Adinekoen elkarteek Eskubide Sozialetako Departamentuaren dirulaguntzak hartuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 17a, 12:00

Diferentziarekin bazkide eta jarduera gehien dituen elkartea izanik, Arkupeak elkarteak hartuko du diru gehien.

‘Global Adinekoen Programa’ zahartze aktiboa indartzeko programak eta boluntariotza sustatzeko dirulaguntzak dira Nafarroako Gobernuak ematen dituen hauek. Eskubide Sozialeko Departamentuak adineko pertsonen parte-hartzea eta gizarte-ekintza sustatzea ditu bertzeak bertze helburu programa hauen bitartez.  

Boluntariotza programaren baitan, Bortzirietako Elkarrizan laguntza emaile taldeak 743,99 euro hartuko ditu.

Global Adinekoen Programan, berriz, gure lurraldeko zortzi elkartek honako dirulaguntza hauek hartuko dituzte:

Jubilatu eta pentsionista elkartea Dirulaguntza
Arkupeak 46.565,80 €
Arantzako Zahar Txokoa 817,80 €
Berako Lagun Haundiak 2.263,80 €
Etxalarko Larraburua 2.690,15 €
Goizueta 568,27 €
Igantziko Barantzondo 3.906,00 €
Leitza 6.237,60 €
Lesakako San Fermin 4.847,52 €

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun