Ados pilota elkartearen partidak jokatu dira asteburuan eskualdean

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 16a, 19:00

Etxebeste beratarra Arantzako partidan.

Aranon jokatzekoa zen Plazaz-Plazako finalerdietako partida Ereñotzuko frontoian jokatu behar izan zuten eguraldi txarragatik. Aldaregia eta Ruiz de Larramendik lortu dute finalerako txartela Agirre eta G. Aldairi 22-18 irabazi ondotik. Partida gogor eta lehiatua izan zen eta bertaratutakoek goi mailako pilotaz gozatzeko aukera izan zuten.

Bertzalde, Arantzan Ados pilota elkartearen jaialdia izan zen. Agirrezabala-Agirre bikotea 22 eta 11 gailendu zen Etxebeste-Larramendi bikotearen aurka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun