Arkupeak jubilatu elkartea Benidormera joanen da urrian

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 13a, 14:00

Benidormera joanen dira Arkupeak elkarteko kideak urrian.

Udazkenerako Benidormera bidaia antolatu du Arkupeak jubilatuen elkarteak. Urriaren 1etik 11ra joanen dira Valentziako kostara atseden hartu eta egun libreak gozatzeko helburuarekin. Bidaiara joan nahi duten kide guztiek bi txertoak hartuak dituztela baieztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

60 pertsonentzat antolatu dute bidaia, binakako logelak 730 euro balio du eta banakakoak 955 euro. Prezioan joan-etorriko autobusa, 10 gaueko egonaldia, egun osoko pentsioa, joan-etorriko bazkariak eta bidaia asegurua sartzen dira.

Abuztuaren 19a eta 20 izanen dira izena emateko egunak, bulegoko 948 45 08 78 edo 618 56 78 37 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun