Laguntza Europar Batasunaren helburu eta lehentasunen arabera hartu da, eta Nafarroako nekazari eta ustiategien lehiakortasunaren hobekuntza indartuko du, landa-eremuan sare sozioekonomiko egonkor, dinamiko eta erakargarriari eusten zaiola ziurtatzeko, despopulazioa saihestuz.
Neurri hori Nafarroako Landa Garapeneko Programan (2014/2020) dago jasota eta FEADERek, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak, finantzatzen du, %31.
Deialdiaren oinarriek adierazten zuten laguntza hauen helburua osasun-krisiaren ondorioei erantzutea dela. Bereziki, nekazaritza-jardueren eta nekazaritza-produktuak eraldatu, merkaturatu edo garatzen dituzten enpresa txikiei, euren biziraupena arriskuan jartzen duten likidezia arazoak konpontzea.
Covid-19 krisiaren ondorioz izan diren mugikortasun murrizketek, nekazari eta landa-enpresa batzuei eragin die, bereziki nekazaritzako merkaturatze-zirkuitu laburretan lan egiten dutenei. Hau da, beren produktuak batez ere, azoketan, tokiko merkatu txikietan, edo kontsumo taldeetan saltzen dutenei.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!