Maila ona emanez, garaipenak lortu dituzte eskualdeko kirolariek Nafarroako herri kirol txapelketetan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 9a, 15:00

Unai Bertiz sunbildarrak irabai du Nafarroako Orga Joko Txapelketa. Argazkia: Esti Gastearena

Igande eguerdian, Nafarroako orga joko txapelketa, lokotx biltze txapelketa eta kadete mailako arpana txapelketa jokatu dituzte Doneztebeko Bear Zana plazan. Eskualdeko kirolariek maila polita eman dute eta garaipenak eskuratu dituzte.

Hauek izan dira modalitate bakoitzeko sailkapenak eta denborak:

Nafarroako Gizonezkoen Lokotx Biltze Txapelketa

  1. Unai Iantzi (Aniz) 6:07
  2. Aitor Blanco (Txantrea) 6:19
  3. Asier Gamio (Berroeta) 6:34
  4. Eneko Herrera (Sunbilla) 7:01
  5. Julen Ibarra (Sunbilla) 7:04
  6. Josu Elizalde (Betelu) 7:20

Nafarroako Emakumezkoen Lokotx Biltze Txapelketa

  1. Ainhoa Iraizoz (Eltso) 7:38
  2. Aihoa Etxegarai (Bera) 7:46
  3. Maika Ariztegi (Ituren) 7:59
  4. Sara Zapata (Txantrea) 8:09
  5. Lucia Etxeberria (Goizueta) 8:27

 Nafarroako Orga Joko Txapelketa

  1. Unai Bertiz (Sunbilla) 2 itzuli 1/4 0,85m
  2. Oskar Aguas (Berriozar) 1 itzuli 3/4 5,60m
  3. Iosu Marturet (Antsoain) 1 itzuli 3/4 1,25m
  4. Josetxo Urrutia (Leitza) 1 itzuli 1/4 3,75m

Nafarroako Kadete Mailako Arpana Txapelketa

  1.  Oihan Biurrun eta Asier Muñoz (Antsoain HKT) 7:00
  2. Urko de la Torre eta Unax Etxarte (Antsoain HKT) 7:35
  3. Larraitz Eugi eta Manex Sarasola (Igantziko Biltoki HKT) 9:49
  4. Uxue Biurrarena eta Luken Urtxegi (Igantziko Biltoki HKT) 11:15
  5. Ane Telletxea eta Iñigo Txoperena (Igantziko Biltoki HKT)  11:21

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun