Doneztebek eta Leitzak azoka txikietan hondakinak murrizteko kanpainan parte hartuko dute

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 6a, 10:00
Leitzak azoka txikietan hondakinak murrizteko kanpainan parte hartuko du.

Nafarroako 34 herrik kontzientziazio kanpaina batean parte hartuko dute, udal merkatu eta azokek sortzen duten hondakin kopurua murrizteko. Tartean dira Doneztebe eta Leitza.

Ekimena Nafarroako Lurralde Kohesiorako Departamentuak eta 15 mankomunitateek sustatu dute Hondakinen Kontsortzioaren bitartez. Kanpainaren helburua bikoitza dela adierazi dute. Batetik, postu ezberdinetako saltzaileek hondakinak behar bezala bereiztea eta herriko edukiontzi ezberdinetan uztea lortzea. Bertzetik, erabiltzaileek hain kontsumo-ohiturei buruz pentsaraztea. Horretarako hondakinak ez sortzeko tresnak eskainiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun