Deialdia udal eta mankomunitateentzat nahiz elkarte tradizionalentzat izan da. Udal elkartuen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa inbertsioaren %70etik %100era bitartekoa da; gainerako toki entitateen kasuan, berriz, diruz laguntzen ahal den inbertsioaren %50era bitartekoa.
Horrela, administrazio elektronikoko software-plataformen ezarpena, integrazioa eta hobekuntza eta arlo horretako udal langileen prestakuntza finantzatuko dira. Inbertsioak 2021eko urriaren 15a baino lehen egin beharko dira.
Helburua toki-erakundeek administrazio elektronikoa beren jarduera-eremu guztietan ezar dezaten sustatzea da.
| Erakundea | Dirulaguntza |
| Bertizaranako Udala | 1.633,45 |
| Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitatea | 2.484,48 |
| Bortzirietako Euskara Mankomunitatea | 2.191,31 |
| Urrozko Udala | 1.989,50 |
| Aresoko Udala | 1.989,50 |
| Aranoko Udala | 1.532,15 |
| Berako Udala | 1.400,00 |
| Igantziko Udala | 196,02 |
| Baztango Udala | 1.100,00 |
| Zugarramurdiko Udala | 650,00 |
| Urdazubiko Udala | 786,50 |
| Guztira | 15.952,91 |