Miguel Indurain Fundazioak 158 kirolariri eman dizkie aurten bekak

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 4a, 11:00

Beti Gazte sokatira taldeko kide gehienek 300na euro jasoko dute.

Eskualdeko kirolariei dagokienez, Adur Etxezarreta eskiatzaile aresoarrak, Saioa Jaurena errugbilari baztandarrak, Oian Canabal eta Joseba Aldabe pilotari igantziarrek, Nerea Sorondo aizkolari beratarrak eta Beti Gazteko sokatira taldeko kideek eskuratuko dute

Nafarroako Gobernuaren esku dagoen Miguel Indurain Fundazioak Nafarroako 158 kirolariri eman dizkie aurten bekak, 2020an lorturiko emaitzak direla eta. Aurrekontu osoa 307.800 eurokoa izan da, iaz baino %14 gehiago. 

Eskualdeko kirolariei dagokienez, programa olinpikoaren baitan eta emaitzen arabera, Aresoko Adur Etxezarreta Rezola eskiatzaileak 4.000 euro jasoko ditu eta Saioa Jaurena Atxa errugbilari baztandarrak 500 euro.

Euskal pilota programan, Oian Canabal Etxarte eta Joseba Aldabe Etxeberria igantziarrek 400na euro jasoko dituzte.

Herri Kirol programan, Beti Gazte sokatira taldeko kideak izan dira beka gehien jaso dutenak. Honela, 300na euro jaso dituzte, Aitziber Goienetxe Batiz, Irantzu Goienetxe Batiz, Ane Gurrutxaga Errandonea, Unai Gurrutxaga Errandonea, Amaia Leiza Igarzabal, Maddalen Lopez Tapia, Ander Mitxelena Diaz, Jose Angel Mitxelena Mitxelena, Arritxu Muxika Carrion, Beñat Ordoki Telletxea, Eneko Saldias Otxotorena, Pascual Taberna Zubiria, Gerardo Telletxea Aizpuru, Ainhoa Ubiria Sarasola, Maria Iantzi Irigoien, Beñardo Iantzi Mitxelena eta Iñigo Altzugarai Legazkue tiralariek. Hauetaz gain, Berako Nerea Sorondo aizkolariak 350 euro jaso ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun