Gaztetxoen txapelketako finala abuztuaren 13an
Gaztetxoen laxoa txapelketa ere azken txanpan sartua da eta finalistak erabaki dira. Ortzegunean jokatu zen ligako bosgarren jardunaldia.
Irurita B - Doneztebe A: 2 - 7
Doneztebe C - Irurita A: 7 - 4
Sailkapena:
1- Doneztebe C, 4 puntu. 2- Doneztebe A, 3 puntu. 3- Irurita A, 2 puntu. 4- Irurita B, puntu 1. 5- Doneztebe B 0 puntu.
Sailkapen horren arabera, azken partidak abuztuaren 13an, ortziralearekin jokatuko dituzte Donezteebeko Bear-Zanan. 16:00etan hirugarren postua erabakitzeko partida jokatuko dute Irurita Ak eta Irurita Bk eta ondotik, 17:30ean, final nagusia jokatuko dute Doneztebe Ck eta Doneztebe Ak.