Izerditan Blai

Izerditan Blai saioaren proposamenak

Xorroxin irratia 2021ko uzt. 29a, 12:00

Ez dakienarendako, Izerditan Blai, Xorroxin Irratiko udako saioa da non, gazteriarekin zer ikusia duten gaiak jorratzen ditugun. Gure eguneroko arazo, pentsamendu eta intereseko gaiak izan daitezke. Iada hilabete bat goaz gai desberdinen inguruko mahai-inguruak egiten hala nola, bestak / ez-bestak, etxebizitzaren problematika, selektibitatea, LGTBIQ+ kolektiboa, etab.
Saioak, https://erran.eus/irratia/izerditan-blai entzungai daude.

Galdetegi hau, zuen iritzia eta proposamenak biltzeko baliatu nahi dugu, edozeinek erantzun dezake

Bertzerik gabe, erantzun filtrorik gabe: https://forms.gle/rYBBFvomAooqHiwq8


 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun