Bear-Zanan jokatutako finalerdietako joaneko partidan 3-9 irabazi dio Doneztebe Apezteguiari
Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketako lehen finalista ezagutu zen joan den igandean: Arraioz Sagardia. Abuztuaren 7ko finalerako arerioa Doneztebe Apezteguia eta Irurita Migueleneren arteko finalerditik aterako da. Asteazken arratsaldean jokatu zuten Doneztebeko Bear-Zanan joaneko partida eta iruritarrak gailendu ziren (3-9). Itzulerako partida larunbatean 17:00etam jokatuko dute Iruritan, baina baztandarren arteko finala izateko lehen urrats sendoa eman zuen Irurita Miguelenek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.