EuskarAbentura

EuskarAbenturak 2021eko espedizioari bukaera eman dio Aulestin

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 26a, 19:00

EuskarAbenturako lehen txandako kideak Larungo kaskoan.

Bigarren txandako 60 gaztek gero arte erran diote elkarri Aulestin

Bidania- Goiatzen hasi zen espedizioaren bigarren txanda. Uztailaren 16an heldu ziren jzioquitarrak txanda honetako lehen kanpalekura. Heltzean, elkar ezagutzeko dinamikak jorratu eta taldeak osatu zituzten bazkaldu aurretik eta, bazkalostean oihal- etxeak muntatu eta elkartekideek ongi etorria eman zieten gazteei. EuskarAbenturaren sorrera, nola gauzatu zen lagun talde baten amets zoro hau eta proiektu honen atzean zenbat lan boluntario dagoen azaldu zieten elkartekideek.

Bigarren egunean Bidania-Goiatzetik Ernio tontorrera igo eta gero Tolosara jaitsi ziren jzioquitarrak. Zazpi orduko etaparen ostean Tolosan bazkaldu zuten gazteek. Bazkalostean Tolosan zehar paisaia linguistikoari buruzko hausnarketa egin zuten. Paisaia linguistikoa ingurune jakin baten idatzizko adierazpenek osatzen duten paisaia da. Herrian zehar ibili ziren mota honetako adierazpenen bila.

Aurreko etaparen ostean deskantsua izan zuten jzioquitarrek. Goizean Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara sustapen zuzendaria, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia eta Agurtzane Zelaia Bidania-Goiatzeko alkatea etorri ziren kanpalekura. Mezu argia bidali zien jzioquitarrei: Euskaraz bizi, gozatu eta sentitu.

Bazkalostean Kike Amonarrizen hitzaldia izan zuten. Aurreko egunean Tolosako paisaia linguistikoa aztertu zuten jzioquitarrek eta horren inguruan hausnarketa egin zuten. Ondoren euskarak munduan duen lekua azaldu zuen Kikek, batez ere, Europako beste hizkuntza gutxituen artean.

Arratsaldean zehar jolas egokituak egin zituzten ikusmen murriztua duten pertsonak nola bizi diren ulertu ahal izateko. EuskarAbenturaren helburuetako bat aniztasuna sustatzea eta normalizatzea da, eta horren harira jorratzen dira dinamika ezberdin hauek.

Gauean Bulego taldeko Tomas eta Rubenen bisitatu zuten kanpalekua, kontzertutxo bat eskainiz. Kantu batetik bestera jzioquitarrek galderak egiten zizkieten musika, euskara eta beraien ibilbideari buruz.

Uztailaren 19an Arantzazutik Otzaurtera doan etapa izan zen, Ondoren Zegaman Urmugarekin gozatu ahal izateko. Arantzazutik San Adrianera izan zen lehen zatia. Behin San Adrianen Aranzadi elkartekoek koba eta baselizari buruzko azalpenak eskaini zizkieten gazteei. Lizarrate izenez ere ezaguna, koba horrek Gipuzkoa eta Arabako bideak lotzen zituen Arlabango bidea egin arte, bera, oso garrantzitsua izan zen bere garaian.

Ondoren Otzaurtera jaitsi ziren jzioquitarrak, bertan, autobusa hartu eta Zegamara joan ziren. Zegaman Urmuga-k eskainitako kontzertuaz disfrutatu ahal izan zuten.

Uztailaren 20an iritsi zen EuskarAbentura Aulestira. Bertan Eusko Jaurlaritzako Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak; Lorea Bilbao, Bizkaiko Kultura diputatuak; Agurtzane Llano, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak; Nora Sarasola, BBK Fundazioaren Gizarte Ekintzako zuzendariak, eta Ione Ansotegi, Aulestiko alkateak ongi etorria eman zien jzioquitarrei. Beatriz Artolazabal sailburuak eskerrak eman zizkien gazteei parte hartzeagatik, eta "euskara berreskuratzea egunero abentura bat" dela azpimarratu zuen. Lorea Bilbaok eskerrak eman zien gazteei EuskarAbenturan parte hartzeagatik eta antolatzaileak zoriondu zituen bizi dugun egoera ez- ohiko honetan EuskarAbentura posible egiteagatik. Nora Sarasolak gazteei gogorarazi zien beraiengan dagoela euskararen eta gure gizartearen etorkizuna. Ione Ansotegik, euskaraz ondo pasatzeko eta gozatzeko aholkua eman zien jzioquitarrei. Gauean  Kai Nakai-en bisita izan zuten gazteek eta kontzertuaz gozatzeaz gain, musika industriari, emakumeek arte eszenan duten tokiari eta euskarari buruzko galderak egin ahal izan zizkioten jzioquitarrek. 

Bigarren egunean Aulestitik Gernikara oinez joan ziren jzioquitarrak. Bidean Santimamiñe eta Basondo bisitatu zituzten. Geldialdi hauek biziki interesgarriak izan ziren; lehena, goi paleolitikoko aztarnak daudelako eta Euskal Herriko animalia babesleku handienetarikoa delako. Behin Gernikan Gernikako Arbola bisitatu eta lasaitzeko momentua izan zuten jzioquitarrek. EuskarAbenturaren helburuetako bat da Euskal Herriko natura-ondasun eta ondasun historiko nahiz kulturalen transmisioa bermatzea, horregatik ematen diegu horrenbeste garrantzi honelako etapei, benetan aberasgarriak direlako.

Bi etapa izan zuten jarraian txanda honetan. Bigarren hau, Iluntzar tontorrerako igoera izan zen, Aulesti ondoko mendi bat. Etapa hau “hizkuntza ekologiari” buruzko azalpenak emateko erabili dute xerpek. Hizkuntza guztien berdintasunetik abiaturik, hizkuntza bakoitzaren garapen jasangarria lortzea du helburu hizkuntza-ekologiak. Ekologiaren ikuspegia hizkuntzetara ekartzen du hizkuntza-ekologiak eta hizkuntza aniztasuna kudeatzeko eta euskara biziberritzeko paradigma berri gisara planteatzen da. Arratsaldean Euroeskualdeako teknikaria etorri zen dinamika ezberdinen bidez Euroeskualdea zer den azaltzera. Akitania Berria eskualdeak, Euskadi autonomia erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak osatzen duten erakundea da. Mugaz gaindiko erakunde honek Lurralde Lankidetzako Europar Elkartea gisako izaera juridikoa du eta eskualde hauek Europarekin harreman zuzena izatea ahalbidetzen du.

Ostiralean Lekeitiora joatekoa zen espedizioa baina, eguraldia zela eta larunbaterako utzi zuten txangoa. Aulestin geratu ziren eta ginkana bat prestatu zuten xerpek. Ikusirik larunbatean Lekeitiora zihoazela, ostiral arratsaldean prestatu zuten jzioquitarrek larunbat gaueko gala. Talde bakoitzak ikuskizun bat prestatu behar izan zuen galarako, dantza kantu edo antzerki estilokoa.

Larunbatean Aulestitik Lekeitiorako irteera izan zuten gazteek. Bidegorria jarraituz, azken etapaz gozatzeko aukera bikaina eskaini zien eguraldiak. Karraspioko hondartzan (Mendexa) egin zuten geldialdia. Bainua hartu ostean bazkaldu egin zuten eta ondoren denbora librea izan zuten. Arratsaldean, Lekeition zehar hainbat jolas antolatu zizkieten xerpek gazteei eta buelta egiteko ordurarte jolasean aritu ziren.

Azken gauean talde bakoitzak bere ikuskizuna aurkeztu zuen beste guztien aurrean. 8 taldeek bukatu ostean ospakizun labur bat izan zuten jzioquitarrek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun