Arraioz Sagardia da laxoa txapelketako lehen finalista

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 26a, 08:00

Arraioz Sagardia da laxoa txapelketako lehen finalista.

Oizek 9-8 irabazi zion finalerdietako itzulerakoan, baina Arraiozen 9-4 irabazia zuen Arraiozko taldeak

Larunbat goizean jokatu zen Oizko plazan Baztan-Errekako 41. Laxoa txapelketako lehen finalerdiko itzulerako partida. Joanekoan 9-4 irabazi zion Arraioz Sagardiak Oizi eta emaitza hori baliatu zuen finalerako sailkatzeko. 9-8 irabazi zuen Oizek, baina arraioztarrak izanen dira abuztuaren 7an etxean jokatuko duten partidan.

Arraiozko taldean Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Jon Gamio eta Miguel Maritorena aritu ziren eta Oizko taldean Ioritz Zelaieta, Iker Bereau, Laurendi Zelaieta eta Zorion Zelaieta. Markagailua, partida bezalaxe, orekatua eta parekatua joan zen: 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 3-3, 4-3, 4-5, 6-5, 6-6, 7-6, 7-7, 8-7, 8-8, 9-8.

Bertze finalerdia asteazkenean Donezteben eta larunbatean Iruritan

Irurita Miguelene eta Doneztebe Apezteguiaren arteko finalerdia aste honetan erabakiko da. Uztailaren 28an, asteazkenean 18:30ean Doneztebeko Bear-Zanan jokatuko dute joanekoa eta uztailaren 31n, larunbatean 18:00etan, itzulerakoa Iruritan.

Gaztetxoak ere azken txanpan

Gaztetxoen txapelketako laugarren jardunaldian, Doneztebe Ck 7-2 irabazi zion Irurita Bri eta Doneztebe Ak 7-1 Doneztebe Bri. Ortzegun honetan jokatuko dute ligako bosgarren eta azken jardunaldia. Gaztetxoek abuztuaren 6an jokatuko dute finala Arraiozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun