Aurreikuspenen arabera, estatu-funts hau Nafarroako 12.500 enpresa eta profesional baino gehiagok eskuratu ahal izanen dute. Eskaerak egiteko epea abuztuaren 20ra arte dago zabalik eta soilik telematikoki egin beharko da eskaera Nafarroako Gobernuaren Atariko Izapideen katalogoan dagokien fitxaren bitartez, Cl@ve identifikazio-sistema edo Ziurtagiri Digitala erabilita. Epe horretan 67,7 milioi agortuko balira, Nafarroako Gobernuak aparteko partida bat paratuko du, bertze 72,3 milioi euroko mugarekin.
COVID-19aren pandemiak bereziki kaltetutako negozioentzat dira laguntzak. 2019arekin alderatuta, 2020an %30etik gora jaitsi zaien jarduera-bolumena izan duten enpresentzat izanen da. Laguntzak zorra ordaintzeko eta hornitzaileei eta beste hartzekodun batzuei ordaintzeko dauden ordainketak egiteko.
3.000 euro inguruko dirulaguntzak izanen dira PFEZan zenbatespen objektiboaren araubidea aplikatzen dutenentzat, eta 4.000 eta 200.000 euro artekoa diru-sarrerak %30 baino gehiago jaitsi zaizkiela aitortzen dutenentzat.
2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 31ra bitartean alta emandako enpresek edo profesionalek ere egin dezakete diru-laguntza honen eskaera.
Nafarroako Gobernuak kontsultak egiteko telefono bat jarri du, 848 43 33 00 deitu daiteke zalantza guztiak argitzeko.