Baztan-Errekako 41. Laxoa txapelketako finalerdietako lehen partida jokatu zuten igande goizean Arraiozko plazan Arraioz Sagardiak eta Oizek. Etxekoak nagusitu ziren (9-4) eta abantaila hartu dute, baina finaleko lehen protagonista datorren larunbatean, uztailak 24, 10:30ean hasita erabakiko da Oizko plazan.
Bertze finalerdia uztailaren 28an eta 31n
Honela, abuztuaren 7an Arraiozen jokatuko den finaleko lehen protagonista larunbat honetan erabakiko bada ere, bigarrena ez da uztail hondarrera arte jakinen. Izan ere, Doneztebe Apezteguía eta Irurita Migueleneren arteko finalerdiko joaneko partida uztailaren 28an, hurrengo asteazkenean 18:30ean jokatuko dute Doneztebeko Bear-Zanan eta itzulerakoa uztailaren 31n, larunbatean 18:30ean.
Gaztetxoen txapelketa
Joan den ortzegunean gaztetxoen txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zuten, emaitza hauekin:
- Doneztebe B, 0 – Doneztebe C, 7
- Irurita A, 7 – Irurita B, 3
Ortzegun honetan jokatuko dute laugarren jardunaldia.