Aurten Covid-19ak baldintzatu du EuskarAbentura eta kanpaldi formatua eman behar izan diote. Hala ere, gazteek hainbat jarduera eta ekitaldiz gozatzeko aukera izan zuten lehenbiziko txandan Urruñan eta Lekarozen, eta berdin egiteko asmoarekin hasi zuten bigarren txanda asteburuan Bidania-Goiatzen.