Euskal Herriko 33 kolektibo biltzen dituen Bizitza plataformak Hitza plazaz plaza ekimena abiatu zuen uztailaren 3an. Koronabirusari eta horren kudeaketari buruzko informazioa zabaltzea ari dira. Bizi dugun egoerari buruzko ezagutza suspertu nahi dute Euskal Herriko 42 herritan.
Gaur 18:00etan Elizondon izanen dira, karabana herrian barna ibiltzeaz gain «adierazpen aske eta irekiko gunea sortuko dute». Uztailaren 20an, 12:00etan Donezteben eta arratsaldean, 18:00etan, Leitzan eginen dute geldialdia. Hilaren 21ean, 12:00etan Beran izanen da.