Loitegi-Zubirik garaitu zuten 21-30 Urrutia II-Martirenaren aurka.
Urrutia II eta Martirena
Atzo arratsaldean jokatu ziren Galarreta frontoian San Fermin erremonte txapelketako finalak. A mailako finala Urriza-Aizpuru III bikoteak irabazi zuen 30-29 Ansa II-Larrañagaren aurka. Eta segidan jokatu zen B mailako finalean, faborito atera ziren Loitegi-Zubirik garaitu zuten 21-30 Urrutia II-Martirenaren aurka. Zubirik saketik markatutako zazpi tantoak erabakigarriak izan ziren garaipenerako. Argazkiak: Maialen ANDRES
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.