Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusia jokatuko dute bihar

Emakumezkoen kategorian eta gizonezkoen lehen mailan eta promozio mailan eskualdeko hainbat aizkolari lehiatuko dira bihar Azpeitian.

Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko dute bihar txapelketa. 21:15ean irekiko dituzte ateak eta 22:00etan hasiko dira probak. 3 kategoriako aizkolariak izanen dira bertan, binaka lehiatzen:

GIZONEZKOEN KATEGORIA:

Lehen maila

  • Iker Vicente eta Azurmendi
  • Larrañaga eta Mujika
  • Otaño eta Ugaitz Mugerza
  • Irazu eta Jon Rekondo (leitzarra)
  • Txikia IV eta Atutxa II

Promozio maila

  • Larrea III eta Zelai IV
  • Jauregi eta Eloy Corchero
  • Julen Kañamares eta Axier Pellejero (aresoarra)
  • Eneko Saralegi eta Aratz Mugerza

EMAKUMEZKOEN KATEGORIA:

  • Zelai III eta Ansorregi
  • Tanco eta Maika Ariztegi (iturendarra)
  • Arruti eta Julia

Sarrerak salgai daude hemen eta bihar leihatilan ere eskuragarri izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun