San Fermin txapelketa urtero Uharteko Euskal Jai frontoian jokatu izan da, baina pandemiaren eraginez, 2021ean Galarretan ari dira jokatzen.
Bi final dira, A eta B, eta azken honetan Zubiri goizuetarrak txapela irabazteko aukera izanen du. Loitegirekin batera, atzelari goizuetarrak Urrutia II.a eta Martirenaren aurka ariko dira jaialdiko hirugarren partidan. Ligaxkako azken jardunaldian Loitegi eta Zubirik 27-30 irabazi zuten, baina Urrutia II eta Martirenak finalerako txartela lortua zuten, 27-26 aurreratu zirenean.
Final nagusia, Urriza eta Aizpuru III.ak, Ansa II eta Larrañagaren aurka jokatuko dute jaialdiko bigarren partidan. Urriza aseezina da eta azken txapela guztiak irabazi eta gero, beste bat lortu nahi du. Orain gutxi Sagardoaren Txapelketan Urriza eta Ansaren arteko finala jokatu zen eta berriz errepikatuko da aurrelari berdinen borroka. Hala ere, oraingoan atzelariak ezberdinak dira. Orduan Zaldua eta Labaka ziren bikotekideak eta oraingoan maila altuagokoak dira. Ligaxkan Urriza eta Aizpuruk 30-25 garaitu zituzten Ansa eta Larrañaga, baina Juanenea eta Barrenetxeak ere garaitu zituzten ligaxkan eta ondotik finalerdian beraiek irabazi zuten. Partida parekatua espero da.
Finalerako pilotak aukeratu dituzte
Galarretan, uztailaren 14an (asteazkena), 17:00etatik aurrera
- Juanenea-Murgiondo – Segurola-Labaka, 30 tantora
- Urriza-Aizpuru III.a – Ansa II-Larrañaga, 30 tantora, SAN FERMINETAKO FINALA
- Urrutia II.a-Martirena – Loitegi-Zubiri, 30 tantora. SAN FERMINETAKO FINALA