Saihesbideek bi errei izanen dituzte noranzko bakoitzean. Barneko erreiak 3,25 metroko zabalera izanen du eta kanpokoak 3,50 metro. Errepidearen bi noranzkoak bereizteko, bi metroko erdibitzaile bat egitea aurreikusten du proiektuak, hesi metalikoarekin babestua. Bazterbideek 1,50 metroko zabalera izanen dute.
Saihesbide berrien kokapena
Eraikuntza-proiektuetan abiapuntutzat hartuko diren trazadurak aldez aurretik egin dituzten alternatiben azterlanetan hautatutakoak izanen dira.Burutaingo saihesbideak, aldiz, 1,5 kilometro inguruko luzera izanen du eta egungo trazaduraren mendebaldean eginen dute.
Arraizko Bentetako saihesbidea ere herrigunearen mendebaldetik igaroko da. Hirugarren lote honetako lanek Belateko eta Almandozko lotuneak aldatuko ditu. Errepidearen bi noranzkoak bereizteko, erdian 2 metroko erdibitzaile bat eginen dute, eta baita abiadura aldatzeko erreiak ere, trazadurari buruzko araudian adierazitako luzerekin.