EuskarAbentura

Euskarabentura espedizioko kideak Baztanen eta Xaretan izan dira

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 12a, 19:00

Euskarabentura espedizioko lehen txandako azken etapa egin zuten uztailaren 10ean, larunbatean, parte-hartzaileek. Zugarramurdin izan ziren eta kobazuloak bisitatu zituzten, sorginkeriaren magiaren bila. Gauean Lorea Ibarraren bisita izan zuten eta Akelarre filmari buruz solas egin zuten. Argazkiak: Andrea Martinez.

Horrez gain, uztailaren 7an Lekaroztik Bertizera joan ziren parte-hartzaileak eta hizkuntzaren eta naturaren arteko loturaz aritu ziren Aitor Salaberriarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun