Sailkapen nagusian, eta 40 eta 49 urte bitartekoak biltzen dituen beteranoen A kategorian, Ramontxo Arandia beratarra bigarren izan zen. Ordu bat, 25 minutu eta 15 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko.
Jon Medrano elizondoarrak, berriz, ordu bat, 27 minutu eta hamar segundotan bukatu zuen ibilbidea. Sailkapen orokorrean laugarren gelditu zen, eta 24 eta 39 urtekoak hartzen dituen seniorren kategorian bigarren.
Joan den igandean Gasteizen jokatutakoa Espainiako Kopako lehenbiziko proba puntuagarria izan zen. Irailaren 5ean Azagran (Nafarroa) jokatuko dute bigarrena, irailaren 19an Valladoliden (Espainia) hirugarrena eta urriaren 3an Sevillan (Espainia) laugarrena eta azkena.