Paul Urkijoren (Errementari, 2017) hurrengo filma, Irati, irailean grabatzen hasiko dira. Euskara zaharrean grabatutako abentura eta euskal mitologiari buruzko filma izanen da. Orain castinga ireki dute, eta 7-8 urte arteko neska-mutikoak eta 12-14 urte bitarteko mutilak behar dituzte.
Interesatuek argazkia, jaiotze-data eta bizilekua txabeyflorcasting@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dituzte.