Ia ehun lagun guttiago zeuden langabezian Doneztebeko enplegu bulegoan ekain hondarrean

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 7a, 13:00

Maiatzean baino 91 langabetu guttiagok eman dute izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan ekain hondarrean. Zehazki, 729 dira izena emandakoak. Zerbitzu arloan eman da beherakadarik nabarmenena, 601 langabetutik 531 langabetura jautsi baita (-70). Industrian ere 13 langabetu guttiago daude (124), eraikuntzan lau guttiago (29), nekazaritzan hiru guttiago (26) eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean bat guttiago (19). Ondoko kuadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun