San Fermin erremonte txapelketako finalaren bila ariko dira gaur Galarretan Juanenea eta Zubiri

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 7a, 08:00

Aritz Zubirik B multzoko finalerako sailkatzeko aukera dauka gaur Galarretan. Oskar Urrutia saldiastarra esperoan izanen luke.

Aurrelari saldiastarrak Barrenetxea IV.arekin bikote eginez txapelketa nagusiko finalerdia jokatuko du Ansa II.a eta Larrañagaren kontra eta atzelari goizuetarrak, Loitegirekin, Zaldua II.a eta Labakaren kontra B multzokoa

San Fermin erremonte txapelketak ezagun ditu bere lehen finalistak. Maila nagusian Urriza eta Aizpuru III. ariko dira finalean eta B multzoan, Oskar Urrutia II.a saldiastarra eta Martirena. Bi bikote hauek finalerako arerioak gaur arratsaldean jakinen dituzte, bi kategorietako finalaurrekoak jokatuko baitituzte Galarretan.

Txapelketa nagusiko finalaurrekoan Aritz Juanenea saldiastarra eta Barrenetxea IV.a, Ansa II.a eta Larañagaren kontra ariko dira. B multzokoan, Loitegi eta Aritz Zubiri goizuetarra, Zaldua II.a eta Labakaren kontra. Gaur 17:00etan hasiko den jaialdia irekitzen duen partidan, Oskar Urrutia eta Aizpuru III.a, Goikoetxea V.a eta Martiarenaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun