Urrizak eta Aizpuru III.ak30-22 irabazi zieten larunbatean Galarretan Aritz Juanenea saldiastarrari eta Barrenetxea IV.ari eta gisa horretara, San Fermin torneoko lehen finalistak dira. Bertze finalista zein den asteazkenean jakinen da. Juaneneak eta Barrenetxeak, Ansa II.a eta Larrañagaren kontra jokatuko duten finalerdietako irabazlea izanen da.
B multzoan ere ezagun dira finalista eta finalerdietako protagonistak zein izanen diren. Oskar Urrutia II.a saldiastarrak eta Martiarenak 27-30 galdu egin zuten larunbatean Loitegi eta Aritz Zubiri goizuetarraren kontra, baina halere finalean izanen dira. Finalerdian, Loitegi eta Zubiri, Zaldua II.a eta Labakaren kontra ariko dira.