Ekaineko hondarreko asteburuan jokatu ziren final laurdenetako lehen partidak. Larunbatean, Doneztebek Ameztiak 9 eta 6 irabazi zion Arraioz Sagardiari. Hala ere, aipatu Arraioztarren emaitza ez dela txarra, izan ere, itzuliko partida Arraiozen jokatzean, aukera dauka emaitzari itzulia emateko.
Igandean, jardunaldiko bertze bi partidak jokatu zituzten. Irurita Olarik 9 eta 8 irabazi zion Oizi. Hala ere, emaitza ona da Oizentzat, izan ere, itzuliko partida Oizen jokatuko dute eta bi taldeek derrigorrez partida irabazi beharko dute hurrengo kanporaketara pasatu nahi badute. Bertzalde, Doneztebe Titik etxean 3 eta 9 galdu zuen Irurita Migueleneren aurka, kanporaketa ia erabakita utziz Iruritarren alde. Aipatu Migelenek ligaxka fasean erakutsitako nagusitasunarekin segitu zuela, orain arte txapelketan jokatutako partida guztiak irabazi baititu.
Asteburuko partidak
Asteburu honetan lau partida jokatuko dituzte eta finalerdietara sailkatuko diren lau taldetatik hiru zein diren jakinen da. Doneztebe Apezteguia eta Doneztebe The Moment taldeek, final laurdenetako joaneko partida jokatuko dute.
Final laurdenetako itzulikoa
- Irurita Miguelene – Doneztebe Titi, larunbatean 10:00etan
- Oiz – Irurita Olari, larunbatean 11:00etan.
- Arraioz Sagardia – Doneztebe Ameztia, igandean 16:00etan.
Final laurdenetako joanekoa
- Doneztebe Apezteguia – Doneztebe The Moment, igandean 17:00etan.
Gaztetxoen txapelketa abiatu da
Bertze aldetik, gaztetxoen laxoa txapelketa hasi zen uztailaren 1ean, ortzegunean, honako emaitza hauekin:
- Doneztebe A, 4 – Doneztebe C, 7
- Doneztebe B, 0 – Irurita A, 7