Iera Agirrek irabazi eta Irantzu Etxebestek galdu egin dute Plazaz Plaza txapelketako asteburuko jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 1a, 17:00

Joan den asteburuan Ados pilota elkarteak antolatutako Plazaz Plaza txapelketa Mutilba, Eraso eta Irurtzungo pilotalekuetara ailegatu zen. Eskualdeko pilotariei dagokienez, Iera Agirre leitzarrak jokatu zuen partida irabazi zuen, baina Irantzu Etxebeste beratarrak jokatutako biak galdu zituen.

San Juan bezperan, Mutiloan, Aldaik eta Osesek 22-19 ¡rabazi zieten Irantzu Etxebeste beratarrari eta Naroa Agirreri, bete-beteko partida baten ondotik.

Larunbatean, aurten ehun urte bete dituen Erasoko pilotalekuan, Aldaregiak eta Maite Ruiz de Larramendik 22-16 irabazi zieten Irantzu Etxebeste beratarrari eta Naroa Agirreri.

Igandean, azkenik, 1901. urtean eraikia den Irurtzungo pilotalekuan, Iera Agirre leitzarrak eta Gentzane Aldaik 22-13 irabazi zieten Arrizabalaga eta Bergarari. Hasiera orekatua izan bazuen ere, partidaren erdialdera zuloa ireki zuten urdinek eta bukaeran nahiko erraz alde egin zuten markagailuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun