Gaur abiatuko da Baztan-Errekako gaztetxoen laxoa txapelketa

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 1a, 08:00
Gaztetxoen laxoa txapelketa ikusteko aukera izanen da gaur arratsaldetik aitzinera.

Bortz talde ariko dira, hiru Doneztebekoak eta bi Iruritakoak eta abuztuaren 6an jokatuko dute finala Arraiozko plazan

Gaur hasiko da Baztan-Errekako gaztetxoen laxoa txapelketa. Ikasturte honetan Iruritako eta Doneztebeko laxoa eskoletan ibili diren jokalariak ariko dira, bortz taldetan banatuak. Finala abuztuaren 6an jokatuko dute Arraiozko plazan.

Bortz talde hasiko dira lehian: Doneztebe A (Jon Larunbe, Javier Zabala, Iker Anzizar eta Ibai Elizondo), Doneztebe B (Urtzi Mendiburu, Asier Agesta, Markel Pikabea, Beñat Iribarren eta Joel Maylin), Doneztebe C (Koteto Ezkurra, Landez Arozena, Lukas Ezkurra eta Ekai Elortza), Irurita A (Kaiet Iribarren, Julen Elizaintzin, Aitor Ripa, Oier Ibañez eta Aimar Dean) eta Irurita B (Izai Urrutia, Eneko Irazoki, Mikel Iñarrea eta Oihan Arraztoa).

Ligaxkako partidak zazpi jokotara jokatuko dituzte eta finala, berriz, bederatzi jokotara.

 

Lehenengo jardunaldia uztailaren 1ean

Lehenbiziko jardunaldia, uztailaren 1ean, ortzegun arratsaldeean jokatuko dute Doneztebeko Bear-Zana pilota plazan.

  • Doneztebe A – Doneztebe C (17:00etan)
  • Doneztebe B – Irurita A (18:00etan)
  • Atsedena: Irurita B

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun