Alfabetatze eta gaikuntza digitaleko ikastaroak antolatu ditu gobernuak udarako

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 30a, 11:00

Eraldaketa Digitalerako Departamentuaren plan baten lehen fasea izanen dira ikastaroak. Nafarroako 31 udalerritan eginen dituzte uztaila eta iraila bitartean.

39 ikastaro eginen dituzte guztira; 30 alfabetatze digitalerako eta 9 oinarrizko mailaren trebakuntzarako. Alfabetatze digitalerako ikastaroak ezagutza digitalik ez duten pertsonentzako izanen dira, 12 orduko prestakuntza presentziala. Oinarrizko mailako ikastaroak 25 ordukoak izanen dira, gutxieneko ezagutza digitalak dituztenentzako, hainbat baliabide digitalen bidez prestatzen jarraitzeko gaitasun handiagoa behar dutenak. Udalen eta gizarte zerbitzuen lankidetzarekin emanen dira ikastaroak, eta interesatuek udaletxean ematen ahalko dute izena.

Hauek dira gure eskualdean eginen dituzten alfabetatze digitalerako ikastaroak:

  • Bera, uztailaren 5, 7, 9, 12, 14 eta 16an. Berako Udalak beratarrei parte hartzeko dei berezia egin die. Izen-ematea ortziralean, uztailaren 2an, 13:30ean bukatuko da.
  • Bertizarana, irailaren 6, 8, 10, 13, 15 eta 17an
  • Elgorriaga, irailaren 7, 9, 14 eta 16an
  • Elizondo, uztailaren 6, 8, 13 eta 15ean
  • Etxalar, uztailaren 5, 7, 9, 12, 14 eta 16an
  • Lesaka, uztailaren 6, 8, 13 eta 15ean
  • Saldias, irailaren 7, 9, 14 eta 16an
  • Doneztebe, irailaren 6, 8, 10, 13, 15 eta 17an

Oinarrizko mailaren trebakuntzarako ikastaro bakarra emanen dute eskualdean:

  • Lesaka, abuztuaren 9tik 13ra

2030eko Nafarroako Estrategia Digitalak ezarritako ildoei segituz antolatu dituzte ikastaroak, biztanleriaren gehiengoak trebetasun digitalak lor ditzan aisialdirako, informazioa bilatzeko edo erosketak egiteko, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun