Osasunaren eta askatasunaren aldeko ibilaldia eskualdetik pasatuko da uztailaren 19tik 21era

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 28a, 16:00

Plazaz plaza koronabirusari beste begirada bat emanen diote.

Euskal Herriko 33 kolektibo biltzen dituen Bizitza plataformak Hitza plazaz plaza izeneko ekimena abiatu du. Hala, koronabirusari eta horren kudeaketari buruzko informazioa emanen du hiru asteko ibilaldian, 42 herri bisitatuz. Plaza guztietan hainbat adituk parte hartuko dute, bizi dugun egoerari buruzko ezagutza suspertu nahian.

Egitasmoa uztailaren 3an, larunbatean, abiatuko da eta 24ra arte luzatuko da. Bien bitartean, plazaz plaza «gizarte osasuntsuagoaren mesedetan» adierazpenak eginen dituzte, «goizez herri batean eta arratsaldez bestean». Karabana herrian barna ibiltzeaz gain, «adierazpen aske eta irekirako guneak» sortuko dituzte.

Uztailaren 19an, 18:00etan Elizondon izanen dira; 20an, 12:00etan Donezteben eta arratsaldean, 18:00etan, Leitzan; eta 21ean, 12:00etan Beran. Hilaren 24an, 12:00etan, Donostian eginen den manifestazioarekin borobilduko dute ekimena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun