Joan den urtean hainbat igerileku itxita mantentzea erabaki zuten eskualdean, baina aurten berriz ere bainuez gozatu ahalko dute herritarrek. Uztailaren 1ean, ortzegunean, Sunbilla eta Etxalarko igerilekuak zabalduko dituzte. Uztailaren 3an, berriz, Doneztebekoa.
Sunbillakoa abuztuaren 29ra arte egonen da zabalik, eta astero aldaketak izaten direnez, arauak eta neurriak aurrerago jakinaraziko dituzte.
Etxalarko igerilekua abuztuaren 22ra arte egonen da irekita. Aurten bi sorosle eta sarrerako kontrola eta instalazioen garbiketa egiteko bertze bi langile kontratatu dituzte. Ordutegia 12:00etatik 20:00ak arte izanen da, eta erabiltzaileek ohiko lekuetan lortzen ahalko dituzte sarrerak eta bonoak. Covid-19aren aurkako indarrean dauden arauak errespetatu beharko dira. Hona hemen Etxalarko igerilekuaren tarifak:
| Astea | Hilabetea | Sasoia | Sarrera | |
| 7-10 urte | 5,24 € | 9,18 € | 14,26 € | 3,00 € |
| 11-16 urte | 9,61 € | 16,96 € | 23,76 € | 4,50 € |
| 17 urtetik goiti | 18,74 € | 33,10 € | 46,12 € | 6,00 € |
| Familiarra (gurasoak eta 16 urtetik beherakoak) | -------- | -------- | 100,12 € | -------- |
| 7 urtetik beherakoak ez dute ordainduko | ||||
Ordainketarako bi kontu zenbaki paratu dituzte eskuragarri:
- Rural Kutxan: ES43 3008 0086 2011 4291 8521
- CaixaBank: ES43 2100 4778 6622 0002 3607
Doneztebeko igerilekua irailaren 3ra arte egonen da zabalik, 14:00etatik 20:00etara. Bonoak eskuragarri daude gaurtik aurrera, eguneko sarrerekin eta hilabeteko edo uda osorako abonuekin. Adin tartearen arabera eta erroldatua egon edo ez, prezioa aldatuko da:
| Eguneko sarrera | Uda osoko sarrera | Hilabeteko sarrera | ||||
| Adin tartea | Erroldatuak | Ez erroldatuak | Erroldatuak | Ez erroldatuak | Erroldatuak | Ez erroldatuak |
| 4-11 urte | 1,75 € | 2,5 € | 15 € | 20 € | 10,5 € | 12,5 € |
| 12-17 urte | 3,5 € | 4,5 € | 30 € | 35 € | 24,5 € | 26 € |
| 18+ urte | 4,5 € | 5,5 € | 40 € | 45 € | 34,5 € | 36,5 € |
Ordainketarako bi kontu zenbaki paratu dituzte eskuragarri:
- Rural Kutxan: ES66 3008 0050 3507 0206 5327
- CaixaBank: ES42 2100 4785 1922 0004 2941
Ordainketa agiria aurkeztuta, bonoa kiroldegian edo igerilekuan emanen dute arratsaldeko ordutegian. Informazio gehiagorako 619 107 303 telefonora deitu dezakete interesdunek.