Hamarretik hiru hutsik edo bigarren bizitza

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 26a, 09:00
Argazkia: Miquel Fabre

Nafarroako Estatistika Erakundearen azken datuen arabera, eskualdeko etxebizitzen % 31,5 hutsik dago edo bigarren bizitza da. Gaiaren inguruan solastatu dira Baztango, Leitzako, Goizuetako eta Aranoko alkateak eta Lesakako alkatea eta udal teknikaria TTIPI-TTAPArekin.

Azken datuen arabera, TTIPI-TTAPAren Hego Euskal Herriko eremuan, 14.602 etxebizitza daude, 2011n baino ia 500 gehiago, eta hamarretik hiru hutsik dago edo bigarren bizitza da. Hala diote Nafarroako Estatistika Erakundearen 2019ko datuek. Ordukoak dira azken datuak eta iturri berak dio azken hamarkadan eskualdean %0,2 jaitsi dela etxebizitza hutsen eta bigarren bizitzen kopurua. 

Eskualdeka, Malerreka eta Baztan dira etxebizitza huts edo bigarren etxebizitza gehien dituztenak, % 37,7 eta % 35,9, hurrenez hurren. Bertizaranan % 30,3 dira, Leitzaldean eta Urumealdean % 28,5, Bortzirietan % 25 eta Xaretan % 20,6. Herriz herri Arano (% 66,9), Ituren (% 60,8) eta Areso dira (% 58,5) etxebizitza huts eta bigarren etxebizitza gehien dituztenak, eta Elgorriaga (% 6,7) eta Zugarramurdi (% 9,3), aldiz, portzentajerik apalena dutenak. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun