Denboraldiko azken partidak jokatuko dituzte Baztan eta Doneztebe futbol taldeek

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 25a, 07:00

Joan den larunbatean Donezteben bezala, larunbatean Zizurren ere zaleen babesa izanen du Doneztebek maila igoera segurtatzeko.

Doneztebarrek ia eskutan duten igoera lotu beharko dute Zizurren eta azken partida Giltxaurdin jokatuko duen Baztan mailaz jautsiko denez, heldu den denboraldian derbia izanen litzateke maila autonomikoan

Kirol arloan hain berezia izan den denboraldi honi bukaera emanen diote asteburu honetan Baztan eta Doneztebe futbol talde nagusiek. Doneztebarrek ia eskura daukate Preferentetik Maila Autonomikora igoera. Bigarren postua segurtatu behar dute horretarako Ardoi B taldearen kontra Zizurren jokatuko duten partidan. Hirugarren postuan dagoen Amigó hiru puntura daukate, beraz, berdinketa aski dute igoera lortzeko. Galduta ere, sei goleko aldea dute doneztebarrek. Beraz, arras aldrebes joan beharko lirateke kontuak igoera ez lortzeko. Bertze aldean, Baztan futbol taldeak agur erranen dio hirugarren mailari larunbatean Giltxaurdin. Zuzen bidean, heldu den urtean doneztebarren eta baztandarren arteko derbia izanen da maila autonomikoan

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • Baztan – CD River Ega, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako Preferente mailan

  • CD Ardoi B – Doneztebe, larunbatean 18:30ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun