Heliazalerei esker, Leitzan eta Saldiasen anbulantziaz behar den denboraren herena aski da orain larrialdi-erreskate bat egiteko

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 21a, 15:30

Txibitek eta Remirezek pilotuaren azalpenak aditzen, ura garraiatzeko eta suteei aurre egiteko poltsari buruz.
Leitzan eta Saldiasen berriki egin dituzten heliazalera esker, nabarmen murriztu dira larrialdiari aurre egiteko erantzun-denborak. Anbulantzia Saldiastik aterata 51 minutu behar ditu Iruñeko Ospitalera iristeko, eta helikopteroan 12 minutu nahikoak dira. Leitzako kasuan, anbulantzia batek 37 minutu behar ditu Iruñeko Ospitalera iristeko, eta 13 minutu aire-garraioa erabiliz gero. Etxalarko heliazalerari dagokionez, prozesua beranduenik 2022ko ekainean prest egotea espero du Nafarroako Gobernuak.

HeliNET proiektua

Proiektuaren % 65a Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatzen du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Laguntza mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jardueren garapenean oinarritzen da, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategien bidez.

Nafarroako Gobernuak, Babes Zibilaren eta Larrialdien eta Nasuvinsaren bidez, ekimen horretan parte hartzen du Eusko Jaurlaritzako Osakidetza Larrialdiak Zerbitzuarekin eta Akitania Berriko Basque-Samu64A Ospitalearekin batera.

 

Gobernuak hiru helikoptero ditu gaur egun. Horietako bi (bat osasun arlokoa eta bestea balioaniztuna) urte osoan daude martxan, eta hirugarrena (balioaniztuna ere bai) suteen kanpainan erabiltzen dute soilik. Bat A motakoa da (medikalizatua) eta beste biak B motakoak (erreskatekoak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun