Erremonteak David Beriain zena omendu du Artaxoako jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 21a, 18:00

Azpiroz eta Matxin III.a nagusitu ziren Artaxoako bosgarren jardunaldian.

Nafarroako XVI. erremonte txapelketako bosgarren jardunaldian Azpiroz eta Matxin III.a nagusitu dira

Nafarroako erremonte txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Artaxoan. Azpiroz eta Matxin III.a nagusitu ziren bi partidetan (20-12 irabazi zieten Aldabe eta Saldiasi eta 20-19 Ezkurra II.a eta Barricarti). Azken bi hauen arteko lehian, Aldabek eta Saldiasek erraz irabazi zieten Ezkurra II.a eta Barricarti.

David Beriaini omenaldia

Txapelketako partidak hasi baino lehen, Erremonte Fundazioak omenaldia eskaini nahi izan zion David Beriain Amatriaini, Burkina Fason eraildako Artaxoako kazetariari. Artaxoako udalak seme kuttun izendatu du Beriain eta horren jakinarazpen-agiria eman zien alkateak senideei. Ondotik, Beriainek egindako goraipatzen duen esaldi bat zeukan erremonteko kamiseta bana eman zieten Beriainen ilobei. Familiak erremontistek egindako arkuaren azpitik atera ziren kantxatik, Artaxoako pilotalekuko baimendutako edukiera bete zuten 148 ikusleek txalo zaparrada handi batekin agurtuta.

David Beriain zenaren ama eta ilobak, omenaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun