Eltziegon jokatu dute asteburuan Ados Plazaz plaza txapelketa

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 22a, 13:00

Naroa Elizalde zubietarrak eta Arrietak Infante eta Ruiz de Larramendiren kontra galdu zuten ekainaren 19an jokatutako partidan.

«Giro bikaina» izan zen Eltziegoko plazan larunbatean. Jaialdiari hasiera eman zioten Araba Errioxako pilota eskolako neskek eta 19:00etan jokatu zuten txapelketako partida. Plaza «jendez lepo», gogotik animatu zituzten lau jokalariak, Ruiz de Larramendi bereziki, amaren sorterria izaki.

10-22 irabazi zuten Olatz Ruiz de Larramendi eta Ainhoa Ruiz de Infantek Eneritz Arrieta eta Naroa Elizalderen kontra. Hala ere, «markagailuak erakusten duena baina oreka handiagoa izan zuen partiduak, lehia bizi eta polita eskainiz».

Elizalde zubietarraren hitzetan; «Hasieran eutsi diogu markagailuari baina gero huts batzuekin alde egin digute. Olatzek asko ematen dio eta Ainhoak hor aurrean ongi bukatzen du. Olatz nagusitu da eta aurrean pilota entregatzen nuen. Eneritz aurrean elegante ibili da baina gehiago izan dira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun