Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021

Legarra, Castillo eta Silveira nagusitu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako hiru aurrekanporaketa saioetan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 21a, 08:00

Beraiekin batera bertze hamar bertsolarik lortu dute urrian jokatuko den txapelketarako sailkatzea

Urriaren 2an abiatuko da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, azaroaren 27ra bitarte luzatuko dena. Horren aitzinetik, ordea, hiru aurre-kanporaketa saio jokatu dituzte asteburu honetan Igantzin, Garesen eta Iruritan, txapelketan parte hartuko duten bertsolarien zerrenda osatzeko. 18 bertsolarik hartu dute parte guztira eta horietatik 13k lortu dute sailkatzea. Bertze hamaikarekin, 24 bertsolarik hasiko dute txapelketa.

Legarra nagusi Igantzin

Igantziko Baratzondon jokatu da 2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko hiru aurre-kanporaketetan lehena. Hala gelditu da sailkapena:

  1. Endika Legarra (246,5)
  2. Aitor Irastortza (230)
  3. Idoia Granizo (227)
  4. Urko Gartzia (219,5)
  5. Sahats Aleman (210,5)
  6. Etxahun Azkarraga (179)

Patxi Castillo beratarra lehenbizikoa Garesen

Garesen jokatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketarako bigarren aurrekanporaketa, ondoko puntuazioarekin:

  1. Patxi Castillo (245,5)
  2. Erika Lagoma (242,5)
  3. Mikel Lasarte (238,5)
  4. Ainara Ieregi (208,5)
  5. Mintxo Astiz (201,5)
  6. Jabi Lezaun (179,5)

Xabier Silveirak puntuaziorik onena Iruritan

Iruritan jokatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketarako hirugarren aurre-kanporaketa, ondorengo puntuazioekin:

  1. Xabier Silveira (279,5)
  2. Ekhiñe Zapiain (259)
  3. Ekain Alegre (255)
  4. Egoitz Gorosterrazu (244)
  5. Oier Lakuntza (222)
  6. Aitor Almandoz (203,5)

Aurre-kanporaketa fasea bukatuta, 13 bertsolarik lortu dute urrian abiatuko den txapelketan parte hartzeko txartela (hiru saioetako irabazleak eta puntuazioaren araberako lehen hamarrak):

  1. Endika Legarra (246,5)
  2. Patxi Castillo (245,5)
  3. Xabier Silveira (279,5)
  4. Ekhiñe Zapiain (259)
  5. Ekain Alegre (255)
  6. Egoitz Gorosterrazu (244)
  7. Erika Lagoma (242,5)
  8. Mikel Lasarte (238,5)
  9. Aitor Irastortza (230,5)
  10. Idoia Granizo (227)
  11. Oier Lakuntza (222)
  12. Urko Gartzia (219,5)
  13. Sahats Aleman (210,5)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun