EHZ Festibalera joateko sarreraren lehiaketak badu irabazlea

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 18a, 13:30

Lehiaketa bukatu da eta Iker Gorosterrazu iturendarra da EHZ Festibalera hiru egunez sartzeko sarreraren irabazlea. Bortz galderen erantzunak asmatu dituztenen artean egin da zozketa, eta irabazleari hiru egunez (uztailaren 2an, 3an eta 4an) Irisarrin izanen diren kontzertu eta ikuskizun guztietara sartzeko aukera ematen dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun