Etxepare saria Nafarroako 22 toki entitatek (haien artean Baztango Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Malerrekako Mankomunitatea eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea) sortutako haurrendako albumen lehiaketa da. 30 lan aurkeztu dituzte aurten guztira eta Leire Salaberria ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatu dute epaimahaia.
Amaia Egidazuren Dorotea lanak lortu du saria, «natura eta kultura, tradizioa eta traizioa dotore biltzen dituena albuma». Amatxi «bakardadean, eguneroko deserosotasunen eta eragozpenen aurrean ausart eta konponbide bila» erakusten du. 5.000 euroko saria lortu du irabazleak eta Nafarroako Pamiela argitaletxeak argitaratuko du bere lana udazkenean.