Txapeldunen faseko finala jokatuko dute Gure Txokoako kadeteek Oriokoren kontra

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 18a, 07:00

Garaipenaren bidean segitu nahi du Doneztebek, mailaz igotzeko helburuarekin.

Doneztebeko talde nagusia mailaz igotzeko borrokan segitzeko partida jokatuko du larunbatean etxean eta Baztanek lanean segitu beharko du, hirugarren mailatik jautsiko dela jakin arren

2020-21 denboraldi berezi hau bukaerara ailegatzen ari da eskualdeko kirol taldeentzat. Gehienek bukatu dute, baina badira oraindik lehian ari diren talde bakan batzuk. Baztan futbol talde nagusiak, erraterako, badaki maila galduko duela baina oraindik bi partida jokatu beharko ditu denboraldia bukatzeko. Doneztebek, aldiz, Nafarroako Preferentik Maila autonomikora salto egiteko borrokan segitzen du eta partida garrantzitsua izanen du larunbat arratsaldean etxean. Gure Txokoako kadeteek, berriz, Gipuzkoako kadeteen lehen mailako finala jokatuko dute igande goizean Errenterian, Oriokoren kontra.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • CD Beti Onak – Baztan, ortziralean 20:00etan Atarrabiako Peritosen.

Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe – San Miguel,  larunbatean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako txapeldunen faseko finala

  • Gure Txokoa – Orioko, igandean 11:30ean Errenteriako Jesus Mari Zamora zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun