Txapeldunen faseko finalera ailegatu dira Gure Txokoako kadeteak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 14a, 16:00
Gure Txokoako kadeteek Oriokoren kontra jokatuko dute finala.

Baztan futbol taldeak hirugarren maila galdu du Corellanoren kontra hutsean berdinduta Giltxaurdin

 Beti Gazte futbol talde nagusiak hirugarren mailara igotzeko faseko finala galdu zuen larunbat goizean Beasainen, baina horrek aparteko kronika merezi du. Lesakarrena ez da, ordea, asteburuko partida garrantzitsu bakarra izan. Baztan futbol talde nagusiak hirugarren mailari eusteko azken aukera galdu zuen larunbatean Corellanoren kontra Giltxaurdin berdinduta eta maila autonomikoan jokatuko du heldu den denboraldian. Gure Txokoako kadeteek, berriz, txapeldunen faseko finalerdia jokatuko dute igande arratsaldean Matzadan. Areto-futbolean, Gure Txokoak ortzirale arratsean jokatuko du etxean.


FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • Baztan 0 – Corellano 0. Maila galdu dute baztandarrek.

Gipuzkoako Ohorezko mailatik hirugarren mailarako igoera faseko finala

  • Beti Gazte 4 (Jonan Arbelaitz, Ander Ordoki, Jon Ubiria eta Jon Zabala) – Eibar Urko 6 (arauzko denboran hiruna berdindu ondotik luzapenean nagusitu ziren eibartarrak).

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Doneztebe B 3 (Martin Etxandi, Imanol de Rueda eta Marcos Azkarate) – Berriozar 5

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako txapeldunen faseko finalerdia

  • Gure Txokoa 4 (Iban Nuñezek 3 eta Amaiur Goñi) – Burumendi 2

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CD Amigó - Baztan, igandean 19:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.
  • Berriozar B 1 - Gure Txokoa 3 (Mikel Zozaia, Luka Altzugarai eta

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Xuga Gure Txokoa 3 – Antiguoko 6
Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun