Hodei Ezpeletak irabazi du Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 14a, 18:00

Patxi Mindegia zubietarrak bigarren postua lortu du Urrezko mailan eta Kañamares IV.a izan da hirugarren.

Atzo 12:00etan jokatu zuten XXIV. Urrezko Banakako Aizkolari txapelketaren finala Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan. Patxi MINDEGIA zubietarra buruan hasi zen lehenengo bi probetan baina Hodei EZPELETA eibartarrak azken proban aurre hartu zion eta nagusitu egin zen. 20'36"ko denborarekin txapela lortu du EZPELETAk, 23'12"ko marka lortu du MINDEGIAk eta hirugarren gelditu da KAÑAMARES IV.a 24'11"ko denborarekin.

Gazteen mailan, Xuban KAÑAMARES V.ak irabazi du segundo bakar batengatik, 5'49"ko denbora lortu baitu eta 5'50"koa bere atzetik gelditu den SUHARRI Rodriguezek. Jokin Urretabizkaia BASOZABALek lortu du hirugarren postua eta Ibon GARAIBURU izan da laugarren.

Gaztetxoen mailan, hirugarren eta laugarren postua lortu dute Oier LARRETXEA eta Endika GOIA beratarrek, hurrenez hurren. Axel LARRAÑAGA izan da irabazle eta Markel ZAPIAIN izan da bigarren.

Harri-jasotzaileen finala

Hiru Hamarreko gizonezkoen harri-jasotzaile txapelketan, URDAX Magunazelaia nagusitu da 70 jasoaldirekin. Mikel Lopetegi "URRA"k 67 jasoaldi egin ditu eta Iñigo Eizagirre "EIZA"k 52.

Emakumezkoen 'Kirolbet saria' txapelketan Karmele Gisasola "ZELAI III."ak lortu du txapela 30 jasoaldirekin eta Marina BLANCO izan da bigarren 22 jasoaldirekin. Gazteen artean, Udane OSTOLAZAk irabazi du 39 jasoaldirekin, eta Aroa SANCHEZek 31 egin ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun