Nafarroako ikasleen %98k gainditu du selektibitatea lehenbiziko deialdian

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 11a, 12:30
Lekaroz institututik joan diren ikasle guztiek gainditu dute selektibitatea.

Eskualdeko datuei begira, Lekarozko Institutuko ikasle guztiak (58) gainditu dute, Leitzako Amazabal Institutuko 38 ikasletik 35ek eta Berako Toki Ona Institutuko 138 ikasletik 133k.

Iaz baino gehiago izan dira aurten Nafarroan selektibitateko ohiko deialdia gainditu dutenak. Aurkezturiko ikasleen %98,35 dira zehazki gainditu dutenak; iaz, ordea, %96,53 izan ziren. Nafarroa osoko 3.409 ikaslek eman zuten izena derrigorrezko zatia egiteko. Horietatik 3.345 lagunek gainditzea lortu dute, zortzi ez dira aurkeztu (lau konfinatuta zeudelako) eta 56k ez dute gainditu.

Eskualdeko ikastetxeei begira Berako Toki Onatik 42 ikasle izan dira eta 40k gainditzea lortu dute (%95,2); Leitzako Amazabal ikastetxeko 38k egin dute eta 35 izan dira gaindituak (%92,6); eta Lekaroztik 58 izan dira eta guztiek gainditu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun