Gobernuak euskara eremu euskaldunean bakarrik baloratzen duela, eta alemana, ingelesa eta frantsesa Nafarroa osoan egiten dituela salatu du AETk

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 12a, 08:00

Txibite alde Alemaniara lelopean, Administrazioan Euskaraz Taldeak protesta egin zuen ortzegunean, ekainaren 10ean, Parlamentuko atean, Osoko Bilkura egiten ari ziren bitartean. Nafarroako Gobernuak «euskara eremu euskaldunean bakarrik baloratzen duela» salatu nahi izan zuen eta aldiz, «alemana, ingelesa eta frantsesa Nafarroa guztian».

Administrazioan Euskaraz Taldearen hitzetan, «Nafarroako Gobernuak alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzen ditu oposizio-lehiaketa eta lekualdatze lehiaketa guztietan, Nafarroa guztian, eta euskara eremu euskaldunean bakarrik» egiten du. Are gehiago, «UPNk berak eremu mistoan ere baloratzen zuela» dio. Taldearen irudiko, «etorkizuneko Euskararen Foru Dekretuan, egoerak bere horretan iraunen du 'eremu ez-euskaldunean'».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun