Txapeldunen faseko finalerdia jokatuko dute Gure Txokoako kadeteek igandean Matzadan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 11a, 07:00

Gure Txokoako kadeteek finalera sartzeko aukera izanen dute igandean Matzadan.

Baztan futbol taldeak hirugarren mailari eusteko lehian segitu nahi du larunbatean Corellanori irabazita

Beti Gazte futbol talde nagusiak hirugarren mailara igotzeko faseko finala jokatuko du larunbat goizean Beasainen, baina ez da asteburuko partida garrantzitsu bakarra izanen. Zaila izan arren, Baztan futbol talde nagusiak mailari eusteko borrokan segitu nahi du eta horretarako Corellanori irabazi beharko dio nahitaez larunbatean Giltxaurdin. Gure Txokoako kadeteek, berriz, txapeldunen faseko finalerdia jokatuko dute igande arratsaldean Matzadan. Areto-futbolean, Gure Txokoak ortzirale arratsean jokatuko du etxean.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • Baztan – Corellano, larunbatean 18:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako Ohorezko mailatik hirugarren mailarako igoera faseko finala

  • Beti Gazte – Eibar Urko, larunbatean 11:30ean Beasainen (ate itxiekin).

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Doneztebe B – Berriozar, larunbatean 12:15ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako txapeldunen faseko finalerdia

  • Gure Txokoa - Burumendi, igandean 17:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CD Amigó - Baztan, igandean 19:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.
  • Berriozar B - Gure Txokoa, larunbatean 12:45ean Berriozarren.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Xuga Gure Txokoa – Antiguoko, ortziralean 20:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun