Osasunbideak 950.000 euroko inbertsioa egin du Nafarroako kontsultategien sarea hobetzeko

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 9a, 13:00

38 udalerriren artean banatuko dituzte 950.000 euroak, haien artean Eratsun, Arano eta Goizueta.

Funtzionamenduko gastuetarako eta tokiko kontsultategietan edo kontsultategi osagarrietan eraikitze-, eraberritze- edo handitze-lanetarako erabiliko dituzte dirulaguntzak. Inbertsioa Nafarroako Gobernuak garatutako lurralde-kohesiorako planaren barnean sartzen da, Osasunbideko kontsultategien sarea indartzea duena helburu.

Eskualdeko herrietatik, Eratsun, Arano eta Goizuetako udalak jasoko dute dirulaguntza, mantentze-lan, pertsonal, material eta lokalen funtzionamendurako gastuetara (telefonoa, gasa, elektrizitatea, garbiketa...) bideratuko dena.

2020ko aurrekontuarekin alderatuta, inbertsioa handitu du aurten Nafarroako Gobernuak, 935.517 euroko dirulaguntza eman baitzuen iaz Nafarroako herrietako 229 kontsultategien funtzionamenduaren gastuetarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun