ITAIA emakumeen antolakunde sozialista aurkeztuko dute igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 8a, 14:00

Ekainaren 13an, igande honetan, bi aurkezpen eginen dituzte eskualdean ITAIA emakumeen antolakunde sozialista aurkezteko.

Goizean Beran eginen dute aurkezpena 11:00etan Beralandetan. Arratsaldean, berriz, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean izanen da 18:30ean. Antolakundearen izaera politikoaz mintzatuko dira bertan, baita «genero problematikak sistema kapitalistan betetzen dituen funtzioen inguruan».

Honez gain, sare sozial berriak sortu dituzte interesatuek haien jardunen berri izateko; @Itaia_Mendialde Twitterren eta itaia_mendialdea Instagramen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun