Hirugarren mailara igotzeko faseko finalerako azken urratsa eman dezake Beti Gaztek igandean Mastegin

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 4a, 07:00
Denboraldi berezi hau bikaina suertatu zaio Beti Gazteko futbol talde nagusiari. Hirugarren mailara igotzeko finalerako sailkatzeko igandean eman dezakeen urrats batera dago.

Baztan eta Doneztebe futbol talde nagusiek liderren etxean jokatuko dute, batzuk hirugarren mailara ez jausteko azken aukera baliatzeko eta bertzeak lidergora hurbiltzeko asmoarekin

Beti Gazte futbol talde nagusiak hirugarren mailara igotzeko faseko finala jokatzeko urrats handia eman zuen joan den larunbatean, finalerdietako joaneko partidan Añorgan 0-4 irabazita. Igande honetan jokatuko dute itzulerakoa Mastegin (18:00). Lesakako futbol taldeak zuzen bidean ez luke arazorik beharko bere 81 urteko historian partida garrantzitsuena izanen litzatekeen finalerako sailkatzeko, baina jakina, kirolean edozer gauza gerta daiteke. Baztan eta Doneztebe futbol talde nagusiek beraien kategorietako liderren etxea bisitatuko dute, arras helburu ezberdinekin. Baztandarrek bai ala bai irabazi beharra dute maila mantentzeko aukeraren bat izatekotan. Doneztebarrek bigarren postuari eusteko ez ezik lidergora hurbiltzeko garaipena beharko dute.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • UDC Txantrea – Baztan, ortziralean 20:00etan Txantrean.

Gipuzkoako Ohorezko mailatik hirugarren mailarako igoera fasean, finalerdia joanekoa

  • Beti Gazte – Añorga, igandean 18:00etan Lesakako Mastegin (joanekoan 0-4 irabazi zuten lesakarrek).

Nafarroako Preferente mailan

  • CD Lerinés – Doneztebe, larunbatean 17:30ean Leringo La Romaletan.

Gipuzkoako Emakumezkoen ohorezko mailako kopan, 5. Posturako lehia

  • Urnieta - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Urnietan.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako txapeldunen fasean

  • Trintxerpe - Gure Txokoa, igandean 17:00etan Pasaiako Trintxerren.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan final laurdenak

  • Zizur A – Baztan, igandean 10:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Beti Gazte – CD Lourdes, igandean 11:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako infantilen lehen mailan, bigarren kanporaketa

  • Baztan – CD Amigó, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Gure Txokoa – CD Gares, larunbatean 16:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • Baztan – CAD Irabia, larunbatean 13:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe – CD Etxarri Aranatz, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako neskak, futbol 8 kanporaketak

  • Baztan A – CD Peña Azagresa, igandean 10:45ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Ardoi – Baztan B, larunbatean 10:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Bar Cachon Errotaburu - Xuga Gure Txokoa, larunbatean 19:00etan Donostiako Gaska kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun